«Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak» seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Enki Bilal da protagonista “La trilogía de Nikopol?” lanaren bidez.
“La trilogía Nikopol” hamabi urtean zehar garatutako hiru historiako sail bat da. Hamabi urtez, hain zuzen ere, Enki Bilalek giza espeziaren bilakaerari buruz zituen kezka guztiak adierazi zituen. Historiaren protagonista Alcide Nikopol da, krionizatu eta 2023an Parisen berriz agertua, 30 urteren ondoren. “La Feria de los Inmortales” (1980), “La Mujer Trampa” (1986) eta “Frío Ecuador” (1992) albumek osatua da liburukia.