
«Komikiaren ezinbesteko elkarrizketak» seriea, komikiaren eta ilustrazioaren ingurukoa. Atal honetan Emil Ferris da protagonista “ Lo que más me gusta son los monstruos” lanaren bidez.
Estatu Batuetako egile honen eleberri grafiko hau urteko eleberri grafiko gorena izan zen 2018an Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko 25 zerrendatan baino gehiagotan. Suspenseko komiki bat da, benetako eta irudimenezko munstroei buruzkoa, eta dagoeneko klasiko moderno bat da. 2024an, bigarren liburukia argitaratu zuen, eta, horrenbestez, amaiera eman zion Karen Reyesen historiari.