MORIARTI-ko Aitor Arregi eta Jose Mari Goenaga zuzendariek bere azken luzemetraiaren inguruan, Maspalomas, Kontatutako zinea saio bat eskainiko dute. Bertan pelikula egiteko prozesuaren sekretuak publikoari kontatuko dizkiote. Pelikula ez da saioan proiektatuko.
SINOPSIA
Bikotearekin hautsi ondoren, Vicente (76) gustuko duen bizimodua egiten hasten da Maspalomasen: eguzkia, parranda eta gozamena dira bere eguneroko jardunak. Baina istripu batek Donostiara itzultzera behartuko du eta han aspaldi abandonatu zuen alabarekin (Nagore Aranburu) elkartu beharko da. Vicentek zahar-etxe batean bizi beharko du eta bertan armairura itzultzera bultzatua sentituko da, konpondutzat zuen bere buruaren alde bat ezkutatuz. Egoera berri horretan, galdera bat nagusituko da: izango al du Vicentek aukera besteekin, eta bere buruarekin, bakeak egiteko?