Singular, Alberto Gastesi, Espainia, Finlandia, 2025, 100’/ ES
Semea hil zenetik hamabi urteren ostean, Diana eta Martinek asteburu bat elkarrekin pasatzea erabakitzen dute haien laku ondoko etxe zaharrean. Diana Adimen Artifizialeko espezialista da; Martín, berriz, lanbidea utzi eta gizarte-bizitzatik erretiratuta bizi da. Seme hilaren antza misteriotsua duen gazte enigmatiko bat etxean agertzen denean, iraganeko sekretu zaharrak eta susmo berriak azaleratuko dira. Familiaren iraganaren baitan egon liteke etorkizun baten existentzia.
Alberto Gastesi zine zuzendariak Singular bere bigarren luzemetraiari buruz Kontatutako zinea saio bat egingo du. Bertan, pelikula egiteko izan duen sorkuntza prozesua publikoari irekiko dio.