Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kontatzen Duten Emakumeak 2025: «Paisajes del cuento»

noviembre 18 - noviembre 20

Storytelling as a Healing Art (Emerson College, Ingalaterra) programan trebatua, Espainian El Aljibe Ipuin Eskola-ren sortzailekidea da. Hitzaldiak eskaini ditu Suedian, Brasilen eta Espainian. Proiektu sozialetan kolaboratzaile izan da bai Brasilen bai Espainian, eta ahozko narrazioan esperientzia zabala du.

  • Sinopsia:

«Ipuinen paisaiak» izeneko egitasmoak topaketa-ziklo bat osatuko du Bizam zentroetan eta Gasteizko ikastetxeetan. Bi saio magistral izango dira, Eliza Bernal aditu ospetsuaren eskutik, ipuinen jakinduria, gizarte-pedagogia eta Artearen indarra ahozko narrazioaren bidez partekatuz.

Galdutako jakintza zaharrak berresanifikatu eta bizitza zaintzeko duten indarra berreskuratu nahi da. Pozez eta sormenaz, pentsamendu sinbolikoa lantzen du eta garai modernoek dakarten bulkadarekin, berorekatzerako baliabide artistikoak eskaintzen ditu, gure buruetara hurbiltzen laguntzeko.

Adineko publikoarekin topaketa bat proposatzen dugu, ahozko narrazioa eta publikoarekin elkarrekintza ludikoa uztartzen dituen esperientzia bat eskaintzeko. Gorputzaren zaintza, osasun mentala eta arimaren ongizatearekin zuzenean lotutako gaiak jorratzen dira. Bizitzaren berrikuspen bat proposatzen da, borondatezko lankidetza baterantz, gure komunitateetan aldaketa positiboak sustatzeko:
«Gure adinean ere, berriz orrialdeak antolatu eta gizarte osasuntsuago eta humanoago bat sor dezakegu»

Local

Aita Orbiso Eskola Publikoa
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España