Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kontu Kantari: Sara Mansilla

noviembre 8

Kontu Kantari, Pasaiako Solasaldi Musikatuen azken emanaldia 2025ean. 

Sara Mansilla abeslari eta konpositore donostiarra da, eta txikitatik zaletu zen musikara. 7 urte besterik ez zituela, gitarra eskolak hartzen hasi zen, eta horrek bere etorkizunerako oinarriak ezarri zituen musikaren munduan. Bere auzoko musika-eskolan parte hartu zuen, eta hainbat abesbatzatan parte hartu zuen, ahots-teknika eta musikaren ulermena hobetuz. 16 urterekin, bere lehen albumaren izenburua izango zen abestia idatzi zuen, Talking to the Wall.

Profesional gisa, lehen urratsak hiriko taberna eta klubetako kontzertuen bidez egin zituen, kantu originalak pop eta rock abestien bertsioekin uztartuz. 2017an erabaki zuen Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian trebatzea. Eskolan jazzaren interpretazioan duen hezkuntza formala zabaldu du, eta, horrela, bere musika-ezagutzak sakondu ditu, baita taldeak zuzentzeko gaitasuna ere. Gainera, Tabakaleran egoitza duen Kutxa Kultur Musika egoitza artistikoan parte hartu izanak bultzada oso interesgarria eman zion bere ibilbideari.

Sarak Musikenen ezagutu zituen bere lehen albuma, Talking to the Wall, grabatzen lagundu zioten musikariak. Hamar abesti original, berak idatziak, non bere ahots trebezia erakutsi eta gitarra batetik jaiotako kantuak janzten dituen.

Bere azken lanak CERCA izenbua du. Mansillaren bilakaera musikala erakusten duen album berria. Jazza, popa eta chill rnb-arekin topo egiten duten bizipen pertsonalak, interes musikal handiko abestietan gauzatuak.

Bere ibilbidean zehar, hainbat agertoki ospetsutan aritu da, hala nola Donostiako Jazzaldian, Kutxa Kultur Festen, Hondarribiko Jazzaldian, Goierriko Jazzaldian eta Gure Ahotsak ekimenaren lehen edizioa, musika industriaren sektorean emakumeak ikustaraztearen aldeko ekitaldia, artistak zein teknikariak. Gainera, bere lehen albuma aurkeztu zuen Donostiako Victoria Eugenia Antzokiko Club aretoan.

Talentua, grina eta ausardia uztartuta, Sara Mansillak ikusleak txunditzen jarraitzen du, benetako musikarekin.

Local

Trintxerpeko alkateordetzako aretoa (Pasaia)
Euskadi etorbidea, z/g
Pasaia, Gipuzkoa 064 España