Bixonte Dort power duo formatuko proiektu berri bat (kitarra/bateria), Igor Cuesta Kortaxarena (Huts) eta Aitor Laraudogoitiak (Txerri Ugerrak, Nerbio Bulkada) osatua eta Bizkaian sortua.
Abentura musikal berri honek, beste proiektuen erritmoak alde batera utzita, konposizio-espazio berri bat sortzeko aukera ematen die. Pausatu eta musika modu aske, lasai eta ezberdin batean sortzea bilatu dute, ohiko prozedura, presio eta estereotipo klasikoetatik aldenduz.