
Sorkun eta Grego lagun minak aspaldi ez dira elkarrekin egon. Zergatik? Kalean topo egin eta kirola egiten duten bitartean ikerketa antropologiko bat eskainiko digute. Erabiliko duten metodologia bizitzako istorioak izango dira.
Antzezleak: Beatriz Egizabal, Anduriña Zurutuza
Magma mia: Beatriz Egizabalek sortua, Gipuzkoako talde bat da, eta hasiera batean nagusiki ipuin-kontaketa zuen ardatz, narrazioa eta ilustrazioa uztartuta. 2018az geroztik beste arlo batzuetara zabaldu zen, hala nola inprobisaziora, clownera eta bakarrizketetara, betiere ikuspegi feminista ardatz hartuta.