Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kotondarrak

diciembre 30

Anita Maravillas txotxongilo antzerki konpainia 20. urteurrena ospatzen ari da 2025ean, 2005ean sortu baitzen. Miren Larreak eta Valentina Raposok sortutako konpainiak kalitate estetiko eta narratibo handiko ikuskizunekin txotxongiloen mundua arakatzen jardun du bi hamarkada hauetan, eta Zornotza Aretoarentzat ohore handia izan da haiekin batera bide hori egitea. Hori dela eta, Zornotza Aretoak bere azken lanak programatuko ditu Gabonetan.

Sorterriko arriskuak atzean utzita, Koton familia hirira abiatuko da bizitza eta aukera berrien bila. Hiriko teilatu, argien eta lantegiko makina eta oihalen artean, amak eta bi alabek abentura berriak eta arrisku ezezagunak biziko dituzte. Baina, oraingoan, ez daude bakarrik eta gogor ekingo diote zoriontsu izateko nahiari.

Mende hasierako ehungintza industrian emakumeek izandako langile borroketan inspiratuta, “Kotondarrak” ideia jaio zen. Industria-iraultza betean, familia baten begiradaren bidez iruditegi bisual bat sortu dugu, industrializazioaren etorreraz hitz egitea erabaki dugu, hirietarako exodoa, fabrikaren gogortasuna… baina emakume haien ereduaz ere hitz egin nahi dugu, elkarrekin arituz bizitza duinak lor zitzaketela ulertu baitzuten.

Beti bezala, publiko txikienari kontzeptu “helduak” itzultzeko, titere-antzerkiak sorkuntzarako iruditegi, estetika eta antzerki kode berriak eskeintzen dizkigu. Azken finean, istorioak emozioen bidez bidaiatzen dutelako, eta emozioek ez dutelako adinik.

  • Jatorrizko ideia: Javi Tirado
  • Zuzendaritza: Iván Alonso
  • Antzezle-manipulatzaileak: Miren Larrea, Valentina Raposo / Maren Basterretxea
  • Musika: Fran Lasuen
  • Kantu-hitzak: Miren Amuriza
  • Eszenografia: Iñaki Ziarrusta (ATX Teatroa)
  • Argiztapen diseinua: Ion Chávez
  • Panpinen sorkuntza: Valentina Raposo
  • Jantzien diseinua: Betitxe Saitua
  • Atrezzoa: Javi Tirado
 

 

 

Local

Zornotza Aretoa
Urbano Larruzea, z/g
Amorebieta-Etxano, Bizkaia 003 España