2000ko hamarkadaren hasieran, Txinan, Qiaoaiao eta Bin maitasun sutsua baina hauskorra bizi dute, Datong hiriak eskain diezaiekeen guztia abestuz, dantzatuz eta gozatuz. Baina egun batean Binek beste probintzia handiago batean zortea probatzea erabakitzen du eta alde egiten du abisatu gabe eta arrastorik utzi gabe. Handik denbora batera, Qiaoqiaok bidaia bat egitea erabaki zuen, bera aurkitzeko asmoz.