
2026ko Kristalezko Kioskoa jaialdiaren barne.
Gildas Getxon eta inguruetan sortutako banda da. Dibertitu eta energia bitalistaz kargatu nahi duten pertsonentzat. Gildas denboraz kanpoko bizimodua eta pentsamoldea da. Yé-Yé melodiek, pop soinu eta lirika argi eta zuzenek, denboran atzera eragiten dute, estilo retro eta naifagoan dantzatzeko. Artifiziorik gabeko soinua defendatuz eta estilo plastifikatuetatik eta prozesatuetatik instintiboki urrunduz. Gildas, errebeldeak baina dotoreak, gozoak baina minak, kaotikoak baina ordenatuak…