
2026ko Kristalezko Kioskoa jaialdiaren barne.
The Rumblin’ Groove Jazz Band 2022an sortu zen BigKick Swing Dance Studioko ikasleen eta irakasleen arteko kolaborazioari esker, Iruñean. Swing Eraren gaietatik (CountBasie, Duke Ellington, Ella Fitzgerald…), Rhythm and Bluesen bertsio modernoagoetaraino doan errepertorioarekin, Rumblin taldekoek “XX. mendeko musika afrikar-amerikarraren historian zehar ibilbide musikala proposatzen dute.
Ikuskizun honetarako, animazioa eta dantzariak izango dira Swing Side Bilbao-ren eskutik.