2024-2025eko Kultur Gabonak egitarauaren barruan.
Egun Getxon bizi den kantautore txiletar-madrildar honek bere diskografiako abestietan murgiltzera gonbidatzen gaitu. Bere kontzertuetan, musikak, poesiak eta interpretazioaren indarrak zigilu oso pertsonala hartzen dute. Rock amerikarra, troba, Txileko abesti berria eta jazza uztartzen ditu jotzen dituen abestietan.