
Bilboko Udalak KULTUR GABONAK ekimenaren edizio berri bat jarriko du abian, abenduaren 2tik 30etik. Ekimen honen helburua hiriko auzoetara Gabonetara bideratutako aisialdiko eta kulturako programazio anitza hurbiltzea da. Kalitatezko agenda, gehiena doakoa, publiko, gustu eta adin guztientzat diseinatua.
Programa hau hiriko barrutietan kultura-jarduerak deszentralizatzeko ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen horrek kultura- eta aisialdi-eskaintza gero eta auzo gehiagotara iristea sustatzen du, Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoak jasotzen duen bezala.