Kultura Plazara 2025 (beste plazak) jaialdiaren barruan.
Bizitza osoa kantuari lotuta da Anje Duhalde (Arrangoitze, Lapurdi, 1950). Hastapenetan bateria jozuen «El Fuego» taldean. Berrogeita bost urte eta gehiago darama Anje Duhaldek aitzindari bezala Euskal musikaren munduan.
Hasieratik jakin du Euskal kanta beste errepertorio zabal batekin lotzen eta nahasten. Bere ibilbide musikala luzea betidanik Euskal musikaren historiarekin lotuta izan da. Ahots berezi ta beroa, rocka, folka eta doinu tradizionalak bere konposaketetan erabili dituenak. Gustukoak beti izan ditu nahasketak, berarentzat garrantzi berdina izan da Xalbador Euskal poetaren edo Bob Dylan, Rolling Stones eta Georges Brassens-en artisten traiektoria. Bakarlari moduan hasi zen 70. hamarkadaren hasieran eta geroago, Errobi Euskal rockaren aitzindari izandako talde ezinbestekoan izan genuen Mixel Ducaurekin batera.
Ondoren, akelarre taldeko kantaria izan zen zenbait urtetan. Eskarmentu handiko musikaria dugu Anje Duhalde, Euskal folka eta rocka ezagutu ahal izateko, ezinbestekoa. Kantu tradizionala eta rockaren arteko zubia eraikitzeko gai izan da, gure sustraien eta mundu modernoaren arteko uztarri izateko.