Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kultura Plazara 2025 (beste plazak): «Urbasa»

agosto 31

Kultura Plazara 2025 (beste plazak) jaialdiaren barruan.

Hutsun & Ortzi konpainiak Urbasa akrobazi-ikuskizuna aurkezten du.

Urbasak bi pertsonaiaren historia kontatzen du, zeinak orekan eta harmonian bizi baitira inguratzen dituen basoarekin eta hango natura aberatsarekin. Bat-batean, oreka-egoera hori kinka larrian jartzen da industrializazioak, egungo zibilizazioak eta horrek berekin duen guztiak usteldu duten norbanako bat agertzen denean, gatazka sortzen baita bi aldeen artean.

Txalaparta doinuen oihartzunak lainoetan zehar, naturaz eta ilusioz beteriko mendia astintzen dute, arnasa lasai hartzen duen mendia. Baina lasaitasun hori amaitu egingo da, ingurune hori indarraren eta teknologiaren bidez hautsiko baitu izaki arrotz batek.

 

Local

Tolosako Liburutegia (Aldaba)
Apaiz Etxea (Intxur Auzo Elkartea)
Tolosa, Gipuzkoa 071 España