Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Kultura Plazara! 2025 (Gasteiz)

julio 1 - septiembre 4

Kultura Plazara! uda honetan itzuliko da, edozein adinetan kulturaz gozatzeko helburuarekin, Gasteizko plazetan, uztaila, abuztua eta iraileko arratsaldeetan.

Hirugarren edizioan, sarrera libreko 13 ikuskizun programatu dira guztira, gizarte-etxeetan eta plazetan egingo direnak, uztailaren 1ean irailaren 4ra bitartean. Gehienak publiko guztientzat izango dira. Diziplina artistiko ugaritako ikuskizunak izango dira, hala nola, dantza garaikidea, txotxongiloak, magia, zirkua, antzerkia, musika…

Uda honetan, berritasun gisa, Koilara teatro konpainien «Work in progress» sorkuntza prozesuan parte hartzeko aukera eskainiko da, «La llegada» lanaren bidez eta Arabako Az! Arabar zirkolarien «Hara!» proiektuaren bidez. Entsegu-lokalean lanean ari direla ikusi ahal izango da eszenan, eta konpainiek ikusleen feedbacka jasoko dute eta orain arte egindako lana nolakoa den ikusi ahalko dute.

Kultura Plazara! 2025 | Egitaraua:

 

Local

Sertutxena – (Eliza)
Eloisa Artaza, 1
Gorliz, Bizkaia 043 España