2025eko Kultura Plazara! egitarauaren barne.
Soul-rock rythm & blues talde gasteiztarra da, tokiko hainbat taldetan esperientzia eta ibilbide luzeko musikariek osatua. Rock eta soul errepertorio konpentsatua aurkeztuko digute, ukitu pertsonal batekin (Rory Gallager, Wilson Picket, Jimmy Hendrix, etab.).
Nena Lauraren (Luara) ahotsa buru, oinarri erritmiko sendoa dute Sebas Hoces baxu-jotzaileari eta Fer Heras bateria-jotzaileari esker. Taldea osatzen dute Anti-ren gitarra boteretsu zorrotzak eta Félix Rioja-ren beste ahots nagusiak. Guztiei esker, rythm & blues musikaren ospakizuna da power quintet hau.