Natura Elektronikoa zikloa, Dantz-ekin batera antolatuta, programazioaren ardatz nagusietako bat bihurtuta itzuliko da, akustikoaren eta sintetikoaren, organikoaren eta digitalaren arteko mugez —gero eta lausoagoez— gogoeta egitera bultzatuz. Proposamenak soinu naturalez hornitzen diren musikak aztertuko ditu, lurralde elektronikoetarantz bidaiatzeko, araztasuna, esperimentazioa eta bilaketa uztartzen dituzten paisaiak sortuz.