
«La Bella y La Bestia» familia osoarentzako musikala baino askoz gehiago da; gure gizartea ulertzeko moduari eta desberdintzat jotzen ditugun pertsonekiko begirada enpatikoa garatzearen garrantziari buruzko kultura- eta hezkuntza-proiektu bat da.
Ikusleen parte-hartzea sustatzen duen ikuskizun hunkigarria da, mundua beste modu batera ikusteko aukera erakusten duena, inklusioa, besteekiko errespetua eta familia-publikoaren sentsibilizazioa balioetsiz.
Adin guztietarako musika-abentura zirraragarria da, BELLA antzezten duen aktore eta abeslari itsu batek protagonizatua. Hark PIZTIARI erakutsi beharko dio edertasuna ez dagoela itxuran, baizik eta besteak ikusteko eta ulertzeko dugun moduan.
Broadwayworld Sarietan 2023ko Familia Musikal Onenaren saria jaso zuen.