Isabel Carolina Mediavilla de la Fuenteren erakusketa, akuarelekin oraingoan instrumentuetatik loreetara pasatuz.
Egilearen hitz labur batzuk:
«Erakusketa honetan lore-olio zaharrago bat eta egin ditudan lore-motiboei buruzko azken akuarelak erakusten dizkizuet.
Loreak margotzea gustatzen zait, bere edertasun eta fintasun guztia harrapatzen dudala sentitzen dudalako. Espero dut zuei ere gustatuko zaizuela».
12etatik aurrera Naubisen izango dugu artista inaugurazio egunean mokadutxo batekin.
Pasa zaitez espazioan eta gozatu erakusketaz konpainia onean.
Informazioa eta erreserbak:
Idatz iezaguzu info@naubis.com helbidera edo WhatsApp bidez 613076532 zenbakira.