Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La boda de otros»

mayo 8

Saioak eta Anderrek hamabi urte daramatzate elkar ikusi gabe. Unibertsitatean bananduezinak izan ziren. Lehen maitasuna eta len euskarria izan ziren bata bestearentzat, eta beren lehen aldia ere elkarrekin bizi izan zuten. Ondoren, bikotea hautsi egin zen. Maitasuna gorroto bihurtu zen. Pasioa, amorrua. Gaur ikaskide baten ezkontza da. Eta bai, biak gonbidatu ditu. Eta bai, bata bestearen ondoan esertzea erabaki du. Bazkarian, tentsioa trinkoa da giroan, ia solidoa. Isiltasuna da haien arteko elkarrizketa bakarra. Baina bazkalondoa iristean, eta harekin batera dantza eta, batez ere, barra librea, trapu zikin gehiegi dago garbitzeko, zauri gehiegi sendatzeko eta gaitzespen gehiegi elkarri aurpegiratzeko, eta ez da posible izango isiltasun mantu horren atzean ezkutatzen jarraitzea. Ezkontzan zehar Saioak eta Anderrek elkarrekin bizi izandako iraganera bidaia egingo dute, eta sufrimendutik nostalgiara pasatuko dira. Gaitzespenetik barkamen eskera. Eta, batez ere, mespretxutik esker onera

Fitxa artistikoa:

  • Dramaturgia eta zuzendaritza: David Caiña
  • Antzezleak: Kepa Alesso, Lucía Astigarraga, Josu Angulo, Leire Orbe, El Dimi, David Caiña
  • Argiztapen diseinua: Aitor García Fornieles
  • Zuzendaritza laguntzailea: Ibai Ariztegi Ziaran
  • Eszenografia: Celia Ezquerro, Ane Cuesta
  • Ekoizpena: El Mortero, Pabellón 6

 

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España