Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La bollera perfecta»

mayo 24

Bollera perfektuak ibilbide dibertigarria egiten du Pitu Aparicioren haur­tzaroan, nerabezaroan eta gaztaroan zehar. LGTBIQA+ harremanez eta loturez arituko da, sexualitatearen garran­tziaz, eta gorpu­tzari, depilazioari eta elikadurari buruzko aginduez. Bizipenei umoretik helduko zaie, eta ikusleek enpatia agertuko dute modu terapeutikoan ikasitakoarekin. Barrez eta bizipenez betetako bidaia, ikasteko eta hausnar­tzeko paregabea.

Biolen­tziak izenda­tzeko ideiarekin sortu zen bakarrizketa hau; izan ere, zerbaitek “izenik ez badu, ez da”. Askatasunaren eta aldarrikapenaren aldeko oihua da, barretik abiatuta. Klixeak aipatuko dira, gaztaroan erreferen­tzia­tzat genituen serieak, hartu behar izan gintuzten familiak, baita sarearen, lagunen eta zainketen garran­tzia ere.

Local

?Verde? Gizarte eta Kultura Zentroa, Ribabellosa
Ribera Baja/Erriberabeitia, Álava 047 España