Cargando Eventos

« Todos los Eventos

La botánica de Villalobos

septiembre 16

XVIII. mendean jarri zen abian landare-munduaren deskribapen eta katalogazio zientifikoa, eta lan eskerga horretan parte hartu zuten Villalobos aita-semeek. Extremadurako botikari horien landare-katalogoa, 1789 urtekoa, Madrilgo Real Jardín Botánicon kontserbatu da.

La botánica de Villalobos edizio mugatuko kutxa bat da, orain arte argitaratu gabea zen Villalobostarren tratatu botanikoaren edizio faksimilea barne duena, Alwin Van der Linde artista holandarraren ilustrazioz osatutako karpetarekin batera.

Aurkezpenean parte hartuko dute:

  • Cecilio Venegas, liburuaren transkripzioaren eta hitzaurrearen egilea
  • Javier González de Durana, liburuaren editorea den Ortega Muñoz Fundazioaren zuzendari artistikoa.

 

Lorategi bat soinean erakusketarekin lotutako aurkezpen solasaldia

Local

San Telmo Museoa – (Eliza)
Zuloaga Enparantza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España