Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La cantante calva»

enero 23

Eguneroko bizitzaren parodia da, bi bikote ezkonduren gorabeheren bidez aurkeztua: Smithtarrak eta Martintarrak. Londresko aldirietako ohiko etxebizitza ingeles batean gertatzen da istorioa. Smithtarrek Martin senar-emazteak gonbidatu dituzte afaltzera, eta egoera horrek giro itogarria sortzen du haien artean, hipokrisiaz eta etsaitasun gero eta handiagoaz betetako elkarrizketen ondorioz. Ustekabean, suhiltzaileen kapitainaren bisita jasoko dute, eta hasieran, alferrik saiatuko da bi bikoteen animoak baretzen, baina Mary neskamearen presentziaz ohartzen denean, ahaztu egingo zaio bere bistaren zergatia. Suhiltzaileak Martin eta Smith senar-emazteak salbatu nahi dituen gizon idealista irudikatzen du, baina bere ahaleginak porrot egingo duela konturatzen da, bi bikoteen patuaren aurka talka egiten duelako.

Ionescoren Absurduaren Teatroko lan honetan, huts egindako komunikazioa da gai nagusia, gizakien arteko arazoen iturri gisa.

Fitxa artistikoa: 

  • Zuzendaritza: Manolo Gómez
  • Soinua eta argiak: Manuel Luaces
  • Antzezleak: Esther Remiro/Saioa Royo, Mikel Larrañaga, Eva Rodríguez/Koro Burgoy, Peio Arnaez, Mari Carmen Oianeder, Fernando Mikelajauregi/Mikel Tello

 

Local

Sestaoko Musika Eskola
Gran Vía 13
Sestao, Bizkaia 084 España