
Errauskineren ipuin klasikoaren bertsio musikal dibertigarri eta arduratsua. Oraingoan, Errauskinek badaki planeta garbitzen lagundu behar duela hura salbatzeko. Amaordearen berekoikeriari amaiera eman behar dio, munduko maitagarri eroenaren laguntza onartu, bere sagu lagunak salbatu, bere eskubideen alde borrokatu eta hainbeste barre egin behar du, non bere printzeak bere barreagatik ezagutu dezan, beira baino askoz hauskorragoa baita.