Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La chambre d’amour» (entsegu irekia)

mayo 21

Malandain Ballet Biarritz Konpainiak La chambre d’amour lanaren inguruko entsegu irekia eskainiko du. La chambre d’amour maiatzaren 22tik 24ra bitartean ikusi ahal izango da Victoria Eugenia Antzokian, eta entsegu irekiak aukera emango die ikusleei lanaren inguruko xehetasunak ezagutzeko eta ondorengo emanaldiaz era osoagoan gozatzeko.

Entsegu irekian Thierry Malandainen sorkuntzaren zenbait zati aurkeztuko dituzte, eta ondoren, ikusleek koreografo eta dantzariekin solasaldia egiteko aukera izango dute.

Oharra

  • Sarrera doakoa da. Gonbidapenak eskuragarri egongo dira maiatzaren 13an 11:30etik aurrera, webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia Antzokiko leihatilan. Bi gonbidapen gehienez pertsona bakoitzeko.

Local

Victoria Eugenia Antzokia – (Victoria Eugenia Antzokia, Tabakalera, Kutxa Fundazioa)
Argentinar Errepublikaren Pasealekua, 2
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España