 

La Furia Nerea Lorón Díazen musika-proiektua da. Hamarkada bat baino gehiagoko ibilbidean eta lau disko argitaratu ondoren, La Furiak «Ultra» kaleratu du, mugen ertzetatik abesten dituen zortzi abestirekin. Identitateaz, ez-lekuez, bisexualitateaz, Euskal Herriaz, itotzen duen musika industriaren inguruan, desioaz, beldurraz eta zorabioez mintzo da.
La Furia kontzientzia, samurtasun, orden eta ironian hazi da. Gozamena jaio da, nahiz eta amorrua bere ikur izaten jarraitzen duen. Orain, azpiko tristura batek ahotsa eta flow-a bustitzen ditu, garaiarekiko lotura hautsi gabe —eta hala izan nahi ez duen— aro bati ateak zabalduz.