La Furiak bere azken diskoa aurkeztuko du: Ultra. «Haratago»; «bestaldean»; «muturreko»… Ultrak bidaia askoren antza du, eta nortasunaren hainbat amildegitan barneratzen da. Ez dago beldurrik lan honetan. Ez zaio beldurrik amorruari, ez samurtasunari, ez zaurgarritasun edo heriotzari. Ez dago maitasunaren eta arbuioaren beldurrik. Koloreak eta kobazuloa daude, bai soinuan zein edukian. Gozamena eta komunitatea hautematen dira. Musikaltasuna aurrera doa eta gozamena dagoen lekuan gelditzen da, kanpoko mugarik gabe.
Zortzi abestiko lan honetan hiru kolaborazio daude eta Arrasate, Zaragoza eta Madril artean grabatu da xehetasun bakoitza neurtuz. Eta emaitza benetan Ultra da.
Izar Albina Stardusten ibilbidearen lehen urteak biltzen dituen diskoa da. 8 abestiz osatuta, Drag queen euskaldunak ahalduntze mezuak, elektronika eta euskal folklorea nahasten ditu diska berrian.