Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La luz de un lago»

junio 25

La luz de un lago (Laku baten argia) da El Conde de Torrefiel-en gailu eszeniko berria. Soinu-tresnekin egituratuta dago, antzerki- eta poesia-irudiek arlo materialetik eta bisualetik harago dituzten aukerak ikertzeko.

Hasieratik, konpainia lanean aritu da etorkizunari eta behin-behinekotasunari buruzko galderen inguruan, aldaezina eta, aldi berean, aldakorra ematen duen orainari buruz. Gaur egun, mundua «giza eskalan» irudikatzea aski ez den garaian, El Conde de Torrefielek soinutik irudikatzea proposatzen du.

Oraingo honetan, bilbearen gaia da film bat egitea, neska baten, eskale baten eta neska dantzari baten istorioak korapilatuz. Ikusmena galtzen ari dira pixkanaka, eta horri aurre egin behar diote. Hausnarketa egin nahi du ikusmen-estimuluen ugaritasunak sortzen duen itsutasun sinbolikoaz.

Gaur egungo denborari dagozkion bi materialitate ditu oinarrian: organikoa eta teknologikoa. Lokatza, ura, metala eta giza gorputza batera agertzen dira mikrofonoekin, bozgorailuekin eta argiekin. Buztina, gizakiaren jatorria eta lehen idazketaren euskarria dena, sorkuntzaren eta zibilizazioaren sinbolo gisa agertzen da, eta gogora ekartzen du antzinakoaren eta garaikidearen arteko lotura.

Hala, La luz de un lago lanak proposatzen duen esperientzia sentsorialean, irudiek, paradoxikoki, irudirik eza dute sorburu, eta soinua denboraren eta espazioaren iparrorratza da.

SINOPSIA

La luz de un lago lanak maitasuna, lana eta indarkeria ditu hizpide, irudipen, tranpa eta haluzinazioen artean bisualki kolapsatzen ari den mundu batean. Eszenaratze berritzaile batekin, obrak aurre egiten die lengoaiaren mugei eta antzerki-konbentzioei. La luz de un lago antzezlanak gonbit egiten die ikusleei dei egin zaien baina iheskorrak diren irudi-kate bat ikusteko, horma eszenografikoak, testu proiektatua, off-eko ahotsa eta soinu-konposizio murgiltzaile eta iradokitzaile bat erabiliz.

Obran, argi islatzen da tranpaz eta distiraz betetako mundu batean argitasuna aurkitzeko dagoen etengabeko borroka. El Conde de Torrefiel-en proposamen artistikoetan ohikoa denez, ikuspenak eta entzuteak talka egiten dute, oszilazio zurrunbilotsu batean, eta, bertan, arrakala bat irekitzen da esanahian, bide emanez ikusleen irudimenak leku bat izateko aukerari: eszenako irudi posible eta egiazkoa bakarra.

FITXA ARTISTIKOA

  • Ideia eta sorkuntza: El Conde de Torrefiel
  • Zuzendaritza, testua eta dramaturgia: Tanya Beyeler eta Pablo Gisbert
  • Agertokian: Mireia Donat Melús, Mauro Molina, Isaac Torres
  • Eszenografiaren diseinua: El Conde de Torrefiel & Isaac Torres
  • Espazioa eta materialak: El Conde de Torrefiel & La Cuarta Piel
  • Koordinazioa eta zuzendaritza teknikoa: Isaac Torres
  • Argien diseinua: Manoly Rubio García
  • Soinuaren diseinua: Rebecca Praga, Uriel Ireland
  • Bideoen sorkuntza: Carlos Pardo eta María Antón Cabot
  • Birako teknikariak: Uriel Ireland, Guillem Bonfill, Roberto Baldinelli
  • Ekoizpena eta administrazioa: Uli Vandenberghe
  • Produkzio exekutiboa: CIELO DRIVE SL, Alessandra Simeoni

Local

AZ Azkuna Zentroa – (Bastida Aretoa)
Arriquibar Plaza, 4
Bilbao, Bizkaia 020 España