Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La Marejada»

julio 3

Introspekzio-uneak, kaos-eztandak nahiz itxaropen-distirak ditu lan honek eta EMAKUMEren barne-borroka azaltzeaz gain, esan gabekoaren pisuaz, enpatiaren garrantziaz eta itxuraz haratago begiratzearen balioaz hausnartzera gonbidatuko du publikoa. Barnean daramatzagun marea ikusezinei ahotsa ematen dien bidaia intimoa. La marejada (Itsaskia) lanak agertoki gainean jarriko ditu gurekin doazen zaratak, geldiarazten gaituzten beldurrak, itotzen gaituzten presio sozialak eta lortzen ez ditugun espektatibak, baina, baita gure gorputzetan dautzan indarra, borroka eta ausardia ere.

Fitxa artistikoa:

  • Interpretazioaeta antzerkigintza: Alba Besteiro eta Jaione Azkona
  • Zuzendaritza: Jon Arráez
  • Soinu-espazioaren diseinua: Irene Maquieira
  • Argien diseinua: Jaione Azkona
  • Argiztapen teknikoa: Alejandro Arroyo
  • Soinu teknikaria: Benigno Moreno
  • Eszenografia eta jantziak: Atondo produce
  • Psikologia ahokularitza: Amaia Gómez de Segura
  • Ekoizpena eta banatzea: Atondo produce
  • Iraupena: 65′

Ondorengo hitzaldia (30-45′)

Antzezlanaren ondoren, solasaldia egingo da Alba Besteiro eta Jaione Azkona antzezle eta antzerkigileekin, Amaia Gómez de Segura psikologoarekin eta Gentzane Martínez de Cestafe aktore eta gizarte hezitzailearekin batera.

 

Local

Arkabia
Calle Postas, 13
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España