Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La materia de La Leona a La Invencible»

septiembre 26

Zuzendaritza artistiloa eta jatorrizko ideia: Olga Pericet
Sorkuntza, koreografia eta dantza: Olga Pericet, Daniel Abreu
Gitarra: José Manuel León
Baxua: Juanfe Pérez
Perkusioa: Javier Rabadán

Olga Pericetek La Leona-rekin hasi eta La Invencible-rekin amaituko duen trilogiaren bigarren atala. Triptiko hori Antonio de Torres luthier mitikoaren (Almería, 1817-1892) gitarretan oinarritzen da. Pericetek flamenkoaren jatorrira egiten du bidaia hau, gitarra espainiar modernoaren aitatzat jotzen den almeriarrak egindako instrumentu liluragarriei buruz ikertzeko.

La Leona-rekin, Pericetek kanpotik begiratzen zion gitarrari; La Materia-rekin, ordea, barrutik, egurra, usaina, soinua eta isiltasuna gogora ekarriz. Ikuskizuna inflexio-puntu bat da bere ibilbidean, bere ibilbide osoaren oihartzunak bilduz, eta, aldi berean, bere hitzetan, “begiratzeko modu berri bat” proposatzen du.

La Materia-n, Daniel Abreu dantzari eta koreografoarekin elkartu da etiketa guztiak gainditzen dituen pieza bat zuzendu, koreografiatu eta interpretatzeko. Pericet eta Abreu –Dantzako Sari Nazionalak 2018an eta 2014an, hurrenez hurren– elkarrekin lehen aldiz eszenan.

 

 

Local

Barakaldo Antzokia – (Antzokia)
Juan Sebastian Elkano, 4
Barakaldo, Bizkaia 013 España