
Frantziako Rivieran erositako pijama batekin hasten da istorioa. Michael Brandon Ipar Amerikako milioidun bat da eta gainbehera etorritako familia noble bateko Nicole de Loisellerekin maitasun-harreman bizia eta laburra izaten du. Ezkondu eta egun gutxi batzuetara, Nicolek jakiten du bere senarra zazpi aldiz ezkonduta egon dela aurretik, eta harremanarekin zer egin pentsatzen hasiko da.
Fitxa teknikoa: