 

La Oreja de Van Gogh taldeak bi ordu baino gutxiagoan agortu ditu Euskal Herriko kontzertuetarako sarrerak. Hala ere, talde donostiarrak data berriak atera ditu Barakaldo, Donostia eta Iruñerako. Sarrerak erosteko itxaronaldi luze baten ondoren, taldearen jarraitzaileek txarteldegia suntsitu dute eta taldeak gure lurraldean emango dituen kontzertuetarako sarrera guztiak agortu dituzte.
La Oreja de Van Goghek iragarri du kontzertu bikoitzak emango dituela Bilbon, Donostian eta Iruñean, eskari handiari aurre egiteko.
Beraz, hauek izango dira data ofizialak: maiatzaren 9an eta 10ean Barakaldon (BEC); uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean Donostian (Illunbe); eta azaroaren 20an eta 21ean Iruñean (Navarra Arena).