Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La pasión infinita»

agosto 6

Amets guztiak beti ez dira betetzen.

Mundura jaio zenetik, José Antonioren amets bakarra aktore izatea izan da.

Baina munduan ez dago José Antonio baino aktore okerragorik. Ez dago.

Txikitatik, bere talentu faltaz jabetuta, inguruan dituen guztiak saiatu dira José Antoniori asmo ero hori burutik kentzen. Baina bere pasioak ez du mugarik.

Denbora igaro eta ezkondu ondoren, José Antoniok gazituen fabrika batean egiten du lan. Ez da aktorea, baina horrekin amesten du oraindik ere.

Egun batean, gosaltzen ari dela, iragarki bat aurkitu du egunkarian: “Aktore bila. Ez da esperientziarik behar”. Hortik aurrera, bere pasioa are gehiago handituko da, eta ez da egongo hura geldiarazterik.

Txundituta geratuko dira denak José Antonio castingera aurkeztu, eta hautatu egiten dutenean.

Tragikomedia hutsa.

Gainbeheran dagoen zuzendari bati esperpento erabatekoa iruditzen zaio José Antonio, eta haren bizitza ikuskizun performatiko bihurtzen saiatuko da, inor epel utzikoez duen ikuskizun baten bidez. José Antonio prest dago bere bizitza antzerkiarengatik emateko, bere pasioarengatik. Eta zu?

Fitxa artistikoa:

  • Konpainia: Pentación Espectáculos
  • Egilea: José Troncoso
  • Antzezleak: Pepón Nieto, Claudio Tolcachir, Ana Labordeta, Avelino Piedad
  • Jantziak: Paola Torres
  • Eszenografia: Pablo Chaves Maza
  • Pianoa: Lola Barroso

Ikuskizun hau Udal Antzoki Sarearen 2026ko Udaberri-udako Programazioaren parte da.

Local

FELIX PETITE ANTZOKIA (IBAIONDO G.E)
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España