Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«La piel»

junio 4

ZIKLOA: Klasikoak, modernoak eta bitxiak. Zinemaren historia feministak

Napoli, 1943. Tropa estatubatuarrek hiria askatu berri dute nahasmen garai batean; inork ez daki gerra noiz amaitzen den, ezta bakea non hasten den ere. Hiri suntsituan, nahastu egiten dira garaileak eta garaituak bertako kaleetan; jendea ahal duen moduan bizirauten saiatzen da, eta preso alemanak urrea balira kotizatzen dira. Curzio Malaparteren nobela autobiografikoan oinarritutako filma.

Fitxa teknikoa:

  • Italia-Frantzia.
  • Zuzendaritza: Liliana Cavani.
  • Ekoizpena: Renzo Rossellini / Opera Film Produzione, Gaumont.
  • Gidoia: Liliana Cavani eta Robert Katz, Curzio Malaparteren eleberrian oinarriturik.
  • Argazkia: Armando Nannuzzi.
  • Musika: Lalo Schifrin.
  • Muntaketa: Ruggero Mastroianni.
  • Antzezleak: Marcello Mastroianni, Ken Marshall, Alexandra King, Burt Lancaster, Claudia Cardinale.

Local

Tabakalera – (Erakusketa gela nagusia)
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España