Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

«La producción desde una perspectiva feminista e interseccional» mahai-ingurua

septiembre 23, 2024

Industrian dauden desparekotasunez eta botere-dinamikez jabetuta, emakume zinemagileen elkarteek, Donostia Zinemaldiarekin batera, ikus-entzunezko ekoizpenean praktika berriak bultzatzen dituzte, zaintza, abusuen prebentzioa eta inklusio intersekzionala lehenesteko, ekoizpenean parte hartzen duten guztien ongizate integrala aintzat hartzen duen aldaketa esanguratsu bat aurkitze aldera. Horrela, Hizketaldi honetan, aldaketa horien erronkak eta ingurune segurua eta errespetuzkoa ziurtatuko duten zaintza-politiken garrantzia aztertuko dira, aniztasuna baloratuko duten praktika intersekzionalak aplikatzeko ikuspegiak partekatzeaz gainera. Ideia-truke honen helburua egungo erronkak nabarmentzea da, baita ikus-entzunezko industria inklusibo eta bidezkoagoa izan dadin lortzeko ekintza zehatzak inspiratzea ere, generoa, arraza, sexu-orientazioa edo bestelako ezaugarriak edozein izanik ere.

Moderatzailea: Salima Jirari.

Parte-hartzaileak: Inés Nofuentes, Lara Izagirre eta Beli Martinez.

Gonbidapenak Zinemaldiaren webgunean, Zinemaldi Plazan eta Tabakalerako leihatilan ekitaldiaren bezperatik. Akreditaziodunak: sarrerak erreserbatzeko sistemaren bitartez.

Local

Kutxa Fundazioa Plaza (Tabakalera)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España