Instamgramen hasi nintzenean, zakil-argazki asko bidaltzen zizkidaten. Harrigarria da, edertasun prosaikoko emakumea naizelako, baina egunero jasotzen nuen zakil-argazki bat. Dickens parafraseatze aldera: Zakilaren garaiak ziren. Bidaltzen zidaten zakil bakoitza Pokemon bat balitz bezala atzitzen nuen. Mugikorra zakilez josia nuela, neure artean esan nuen: Irteera eman behar diot hainbeste zakili. Eta, ikusi nuen, beti gertatzen den bezala, likits hutsa ni nintzela. Eta horrelaxe ekin nion zakil-lanari, Un show genital bat egiteko.