Marina Lobok bere ¡Última hora! showa ekarriko digu, asimilaezinak diren eguneroko milaka albiste horien kontura ordubetean irri egiteko. Zenbat aldiz hautsi da Espainian, gaur?, zergatik egiten dizkiegu jaiak oraindik ere jaio ez diren umetxoei?, nola izan daiteke sekta bat izatea non jendea goizeko bostetan esnatzen den?, robot batek zure amatxi ordeztu dezake? Gauzen berri izateko etorri gara hona. Buru-azkarragoak izateko eta hobeki informatuak egoteko? Ez, itxura hori emateko.