
Unibertsoa dantzan dabil, gupidagabe, gure zorigaiztoko gertaeren inguruan.
Marcos Morau koreografoak zuzentzen duen La Verona ldantza-konpainia Kataluniako literaturaren kultuzko eleberri batera hurbildu da, Mercè Rodoredaren La mort i la primavera amaitu gabera —egilea hil ondoren argitaratu zen—. La Veronalek ikus-entzuleak txunditu egiten ditu, irudi, keinu eta gorputzen fantasia harrigarri bat baliatuz; alegia, Rodoredaren eleberririk enigmatiko eta erabat sinfonikoenaren barrenetik (subkontzientetik, agian) sortzen, ernatzen eta irteten den guztia. La mort i la primavera zoragarriki erlijiogabea da. Hemen ez dago bizi-legerik, bizitza legea baino ahaltsuagoa da eta. Eta lege oro desagertu egiten da bizitzaren eta heriotzaren arteko gatazkan. Unibertsoa dantzan dabil, gupidagabe, gure zorigaiztoko gertaeren, gure bortizkeria trauskilaren, gure keinu hutsalen eta bizitzeari diogun izuaren inguruan.
Konpainiak Venezian estreinatu zuen La mort i la primavera. Arrakasta handia lortu zuen, eta erakutsi nazioarteko proiekzioa duela —20 urte baino gehiagoko ibilbidean sobera egiaztatua—. Lan berriak Morauren zigilua du eta, aldi berean, proposamen eder eta ikusgarri bezain ilun eta goibel batekin ikuslea harrapatzeko duen gaitasunagatik harritzen du.
Gomendatutako adina: 16 urtetik aurrera.
Fitxa artistikoa: