
Adiskidetasuna eta literatura ohiz kanpoko zerbait dira. Agian, miraria.
Malena Alterio eta Carmen Ruiz bizitza arrunta duten bi lagun dira. Bi bizitza normal. Sari handirik, historia tragikorik eta abentura ahaztezinik gabekoak. Aurora eta Blanca bizitza osoko lagunak dira. Biak herri txiki batekoak. Aurora irakaslea da, Madrila joan eta ezkondu egin zen, eta semea eta senarra ditu. Eta poesia idazten du. Blanca jostuna da, amarekin bizi da, mutil-laguna du eta herrian geratu da. Eta hark ere poesia idazten du. Bi bizitza arrunt. Adiskidetasuna eta literatura: ohiz kanpokoaren agerpena.
Oso zaila da Lurrean bizitza nola sortu zen azaltzea. Batzuek uste dute uretan sortu zela. Milioika urteko prozesua izan zela. Baina, bizitza kimikoki gertatu beharreko zerbait zela. Beste batzuek uste dute bizitza lurretik kanpo sortu zela. Meteorito batek lurrean ez zeuden substantzia batzuk ekarri zituela. Badira uste dutenak estralurtar adimendunek erein zutela bizitza lurrean. Eta beste batzuek Jainkoarengan sinisten dute. Zerk sortu zuen alde batera utzita, biologiaren gertaerarik apartekoena da bizitza. Beharbada, ezagutzen dugun gertaerarik bereziena. Behin gertatu zen. Eta ordutik, behin eta berriro gertatu da, gelditu gabe. Genetika. Eboluzioa. Eta denbora. Bizitza miraria da. La vida extraordinaria lanak mirari hori kontatu nahi du.
Fitxa artistikoa: