Cargando Eventos

« Todos los Eventos

LAB – atravesar(nos), Elisa Artetarekin

noviembre 22

Gorputzaren kontzientzia eta presentzia eszenikoa lantzeko hautaketa-tailerrerako deialdia ireki berri du ATALAK Sareak. Tailer hau Elisa Artetak zuzenduko du, eta bertatik aukeratutako 8 artistek 2026ko urtarrilean egingo den ATALAK Laborategiko egoitzan parte hartuko dute.

Norentzat: gorputzaren eraldaketan eta barne-dialogoan sakondu nahi duten interprete eta artistentzat.

Eguna: azaroak 22, larunbata.

Ordutegia: 11:00-14:00.

Prezioa: doan (hautaketa-prozesuaren parte gisa).

ATALAK egoitza (hautatuak): 2026ko urtarrila.

Tailer honek entzutea eta begirada aktibatzeko helburua du, norberaren sentsibilitatearekin eta taldearekin harreman-modu berriak irekitzeko.

Parte hartzeko interesa baduzu, bete galdetegi hau. Plaza-kopurua mugatua da.

Zalantza edo galderarik izanez gero, idatzi dantzagunea@gipuzkoa.eus helbidera.

Local

ERESBIL – Musikaren Euskal Artxiboa – (ERESBIL eta Dantzagunea)
Alfonso XI, 2
Errenteria, Gipuzkoa 067 España