Cargando Eventos

« Todos los Eventos

LABO GEO 2025: «Jaranda» + «Iraun» + «Basandere»

diciembre 14

2025eko LABO GEO jaialdiaren barne.

«Jaranda», Irene Naranjo

Jeronimo monjeek aurkitutako piper barietate baten izena da Jaranda. Aurkitu ondoren, Vera eskualdeko odola bezala irudikatzen da. Dantza lan honekin jakinduriari eta tradizioari balioa eman nahi zaie, sakratuaren eta egunerokotasunaren arteko loturak azpimarratuz.

  • Antzezlea, koreografia, zuzendaritza: Irene Naranjo
  • Musika: Artomatico
  • Ekoizpena: Fundación Extremeña de la Cultura

«Iraun», Amaia Elizaran

Gure berpizkunde eta berrikuntza esperientziei buruz gorputzaren bitartez hausnartzera gonbidatzen gaituen bidaia emozional bat da IRAUN. Formatu laburreko pieza bat, non Amaia Elizaranen gorputzaren mugimendu bizi eta adierazkorra neønymusen soinu-iruditeria pertsonalarekin bat egiten duten, gorputzaren eta soinuaren arteko elkarrizketa poetikoa sortuz.

  • Antzezlea eta zuzendaria: Amaia Elizaran.
  • Musika originala: neønymus
  • Argazkia eta bideoa: Etanowski
  • Komunikazioa: Jokin Elizaran

«Basandere«, NODE

Basajaun naturaren boterea da, indarra eta kemena, basoen zaindaria! Eta Basandere? Izaki erromantiko, mendekati eta lizuna? Egoera aldatzeko unea iritsi da.

  • Antzezleak: Marina Eskisabel, Borja Bordonabe
  • Zuzendaritza koreografikoa: Borja Bordonabe
  • Koreografia: Kolektiboa
  • Zuzendaritza: Ion Estala

Local

Pilar Ureta aretoa
Lerín, Navarra 152 España