Ez dute inoiz elkarrekin lan egin. Ez dute inoiz elkarrekin entseatu. Gaur LABO GOn daude lehen aldiz inprobisazioa espazio artistiko eta emozional bihurtzeko. Rev Silver musikariak «WAEPON» disko berria aurkeztuko digu zuzenean, inprobisatuko du, eta Oihana Vesga dantzariak adierazpen naturaletik erantzuten dio musikari. Topaketa laburra, une bateko hitzordua, berehalako eta itzulingururik gabeko elkarrizketa. Diziplinen gurutzaketa.
Fitxa artistikoa:
Rev Silver (1996) artista tresna-aniztuna, abeslaria, konpositorea, ekoizlea, performer-a eta DJa da. 2017az geroztik, pop esperimentaleko eta ambient elektronikoko generoetako hainbat EP eta single argitaratzen ditu, beste artista batzuentzat ekoizteaz gain. Pieza eszenikoen konpositorea da, eta musika-performanceak eta soinu-artearen piezak ere egiten ditu. “WEAPON” (2024) bere azken albumak bere konposizio eta atmosferen sorkuntza maila zabala erakusten du.
Oihana Donostiako dantzari eta sortzailea da. Bere sormen koreografikoak mugimendutik abiatzen diren einean, testuaren eta kantuaren baliabideak uztartzen ditu. Gorputza du espresioaren ardatz, eta akzio konkretuek gure iruditegi eta pertzepzioan duten oihartzun multiplea behatzean ipintzen du arreta.