Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

LABO XL6 (2024): Jarduera profesionalak

noviembre 15, 2024 - noviembre 17, 2024

Aurten ere, LABO XLk arreta handia jartzen jarraitzen du prestakuntzan, bitartekaritzan eta sentsibilizazioan; adibidez, SAREAk (Euskadiko Antzoki Sarea), hitzaldi bat egingo du dantzarako dirulaguntzen aplikazioa hobetzeari buruz, eta Rui Pires (Portugal) sortzaile eta programatzailearen bisita izango dugu bere lurraldean zuzentzen dituen jaialdiak ezagutzera emateko. Jaialdia bi topaketa garrantzitsuren egoitza izango da ere. Alde batetik, EDADEIren bosgarren edizioa izango dugu (Dantza, arte dramatiko, hezkuntza eta ikerketa topaketa), ADDErekin elkarlanean. Eta bestetik, EDN (European Dance Development Network) proiektu europarra aurkezteko aukera izango da, Dantzazekin lankidetzan antolatutako ekitaldian.

Beste indargune bat BILERATXOAK dira. Bigarren edizioaren arrakastaren ondoren, eta lan eszenikoen banaketaren lan nekeza ezagututa, hirugarren edizioa antolatu da, SAREAren laguntzarekin batera. Konpainientzat zuzenduak, topaketa hauek espazio seguru eta praktikoak sortu nahi dituzte beren lanak eta kezkak hainbat programatzailerekin partekatu ahal izateko. Konpainia bakoitzak mahai bat izango du eta programatzaileak izango dira gerturatuko direnak elkarrizketa lasaiak sortuz.

LABO XL6 – JARDUERA PROFESIONALAK

Azaroak 15, ostirala
11:00 Bileratxoak. Negozio-mahaiak

Azaroak 16, larunbata
10:00: SAREA. «Dirulaguntza eskaera aurkezteko gako praktikoak»
11:15: Rui Pires. «Confluencia Euskadi Portugal»
13:00: Gebra Sera «EDNren aurkezpena»

Azaroak 17, igandea
10:00: Irene Naranjo. EDADEI5: mugimendu-tailerra
11:30: ADDE Dantza. EDADEI5: irakaskuntza-jardunaldia

Detalles

Comienza:
noviembre 15, 2024
Finaliza:
noviembre 17, 2024
Categoría del Evento:
Web:
https://www.kulturklik.euskadi.eus/ekitaldia/2024/11/15/labo-xl6-2024-jarduera-profesionalak/webkklik00-detalle/eu/

Local

Dantzerti (Bilbo) eta Tabakalera (Donostia)
Donostia / San Sebastián, Gipuzkoa 069 España