Cargando Eventos

« Todos los Eventos

Laborategia eta aurkezpena: «Partiturak praktikatuz» (Tartar Kolektiboa)

diciembre 12

Tartar Kolektiboak (Jone Amezaga dantzaria eta Manu Gaigne musikaria) «Partiturak praktikatuz» laborategia eta aurkezpena egingo dute Dantzagunean. Eusko Jauraritzaren ikerketa koreografikorako dirulaguntza eskuratu dute, eta ekimenaren asmoa ikerketa hori irekitzea edo partekatzea da.

Laborategiaren helburua dantzari eta musikariekin Remedios Vals  obran oinarritutako partitura irakurri eta interpretatzea da, instrumenturik gabe, ahotsa eta gorputza erabiliz. Esprimentatzeko, inprobisatzeko eta jolasteko gune bat izan dadin nahi dute.

Ondoren, haien ikerketaren aurkezpena egingo dute.

  • Laborategia: 10:00-12:45 (musikari eta dantzarientzat).
  • Aurkezpena: 13:00-14:00 (interesa duen edonorentzat).
  • Non: Gipuzkoako Dantzagunean.

Biak doako jarduerak dira, baina izena emateko galdetegia bete behar da.

Local

ERESBIL – Musikaren Euskal Artxiboa – (ERESBIL eta Dantzagunea)
Alfonso XI, 2
Errenteria, Gipuzkoa 067 España