Cargando Eventos

« Todos los Eventos

«Laboratorio de financiación creativa: cómo hacer presupuestos y buscar financiación en el sector cultural»

noviembre 19

Finantzazio Sortzailearen Laborategia hemen da. Saio honek aurrekontuak lantzeko eta proiektu kulturaletan finantziazioari aurre egiteko esperimentaziorako espazio praktiko bat proposatzen du. Adibide zehatzetatik eta jardunbide egokietatik abiatuta, parte-hartzaileek aurrekontu zehatzak diseinatzen eta beren helburuetara egokitutako finantzazio-iturriak aztertzeko baliabideak ikasiko dituzte.

Helburua: mota guztietako kultura-eragileei tresna praktiko eta sortzaileak ematea, kultura-kudeaketaren erronka ekonomiko eta administratiboei segurtasunez aurre egiteko.

Formatzailea

Jemima Cano kultur kudeatzaile eta ekoizlea da, dantzan espezializatua. 2012az geroztik, Bilbon bizi da non Eva Guerrerorekin batera, DOOS talde artistikoa sortu zuen. Bertan, Eva Guerrerok zuzendutako dantza-ikuskizunak ekoizten ditu, bitartekaritza-jarduerak sustatzen ditu, dantzaren sektorerako Punto de Fuga gunea zuzentzen du eta kultura-kudeaketako zerbitzuak eskaintzen dizkie erakunde publikoei. Jemima Euskadiko kultura-finantzaketan aditua da, arte eszenikoei arreta berezia eskaintzen dieten era askotako proiektuetan jarduten duelarik.

Plaza mugatuak

Zalantzaren bat baduzu, idatzi kulturarababulegoa@araba.eus helbidera.

Izen-ematea

Local

Ignacio Aldecoa Kultur Etxea – (Micaela Portilla Ikergunea)
Paseo de la Florida, 9
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España