
2026ko LABURBIRA, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria, martxoaren 1etik 29ra egingo da.
Film laburren zirkuitu ibiltaria da Laburbira eta, urtez urte, euskaraz sortu eta ekoitzitako lanen bilduma eskaintzen die herritarrei.
2 helburu nagusi erdiesteko sortu zen Laburbira: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileei beraien filmak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik.
Bi helburuak sobera bete direla esan dezakegu 23 urteotako ibilbide arrakastatsuan, euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala eta kontsolidatutako ekimena da eta, gaur egun, LABURBIRA.
2025ean ekoitzitako euskal film nabarmenenak eskainiko ditu LABURBIRAren XXIII. edizioko bildumak. Orotara, 80 minutuko film labur sorta ikusgarria, hainbat festibaletan saritutako lanekin osatua.
Emanaldia antolatzeko epea otsailaren 28an itxiko da.