Cargando Eventos

« Todos los Eventos

  • Este evento ha pasado.

Lagunartean: Fernando Golvano

mayo 26

Adiskideen kolektiboak sorkuntza- eta pentsamendu-prozesuak ezagutzeko duen interesetik abiatuta, hilean behin, topaketa bat proposatzen dugu museoaren programen parte diren sorkuntza garaikideko artista ezagunekin.

Fernando Golvano Filosofian doktorea da Estetikaren eta Arteen Teoriaren arloan (Teoría estética, telos del arte y ley formal en Oteiza, 2017, UPV-EHU). Horretaz gain, arte-kritikaria El Cultural astekarian, erakusketen komisarioa, saiakera egilea eta irakaslea. Ondoko gaien inguruan ikertzen eta argitaratzen du: hirurogeiko eta hirurogeita hamarreko hamarkadetako abangoardia artistikoak; Oteiza; arkitektura eta abangoardia modernoak; Theodor W. Adorno eta teoria kritikoa; Cornelius Castoriadisen filosofia; eta euskal arte garaikidea.

Golvano Asins, Oteiza, Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea erakusketaren komisarioa da. Lan hau azterketa-kasu bat da, Euskal Herriko Arte Garaikideraen Museoaren bildumaren Bilduma Hau Colección. Oinarrizko mugimenduak (1950-2000) erakusketaren barruan. Elena Asins (1940-2015), Jorge Oteiza (1908-2003) eta Pablo Palazuelo (1916-2007) dira proposamenaren ardatza. Hiru artista aitzindari hauek abstrakzio-printzipioa hautu formal desberdinetatik baina batzuetan konbergenteetatik eztabaidatu zuten, abstrakzio geometrikoaren bidetik ibiliz eta predikatu sinboliko, zehatz, matematiko edo mistikoak aztertuz.  

Lagunartean programaren saio berezi hau publiko guztiarentzat irekia izango da, Asins,Oteiza,Palazuelo. Haraindikoari itxura ematea erakusketa dela eta, museoko A0 aretoan ikus daitekeena.

Local

Artium Museoa, Oteiza Museoa eta Tabakalera
Vitoria-Gasteiz, Álava 059 España