
Panchita Uchis, Nikaraguako setio politikotik Bartzelonara ihes egin duen migra centraka, Montse andrea zaintzen diharduen etxeko langile bat da. Montse andrearen promesa handia noiz beteko zain dagoen bitartean bere baitako alderik errebeldeenarekin konektatzen du berriro, eta ihes egiten du migratzaileen eskubideen aldeko manifestazio batera joateko. Montse andrea ohartu egiten da, Panchita etsipenak jota geratzen da eta laguntza eskatzen du. Orduan agertzen da Santa Migra, eta irtenbide fantastikoak bilatzen dituzte elkarrekin.
MUGARIK GABE: Garapenerako GKE feminista, justizia sozialaren alde lanean bizitzaren jasangarritasunaren ikuspegitik.
EH FEMINISTAK NIKA: Euskal Herrian bizi diren nikaraguarren talde feminista gara, Nikaragua aske, justu, demokratiko eta feminista baten aldeko borrokan konprometituak